Ikasleentzako tailerrak

 

Tailer hauen helburua ikasleek, sare sozialen, online jolasen eta smartphonen erabilera konszienteagoa egitea da. Lehen hezkuntzan jolasen bidez, eta beste zikloetan ekintza desberdinak erabiliz, teknologia hauek dituzten arriskuak eta erabilera desegokiak dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaltzen ditugu eta prebentzioa nola landu daitekeen erakusten dugu.

beste gai batzuen arten honako hauek jorratzen ditugu: Interneteko ezezagunak, grooming-a, sexting eta sextorsioa, malwarea eta ingenieritza soziala, fake news eta gezurrak interneten, jazarpen digitala eta toxizitatea, bikotean kontrola biolentzia mota bezela, sare sozialen, ordenagailuen eta smartphonen babesa... Tailer hauek ere, ikasleek jasan ditzaketen jazarpen digitala, grooming, sextorsioa edo bestelako arazoak detektatzeko balio dute.

 

Ikastetxeetara hurbiltzen gara eta tailerrak haurren adinetara moldatzen ditugu. Lehen Hezkuntzako 4gn mailatik aurrera. LH - DBH - FP - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA. Euskera eta gaztelera. 

Heziketa digitala I eta II:

Smartphonak eta sare sozialak

Sare sozialen eta smartphonen arriskuak ikusten ditugu: zenbat informazio ematen dugun konturatu gabe, ezezagunekin arrisku desberdinak, argazkiak, sexting-aren arriskuak, modu egoki batean erabiltzeko irizpideak, arrastro digitala...

Luzapena: 90 minutu

Luzapena ikastetxeetan: 55 minutu.

Zibersegurtasuna

Tailer honetan ikusten ditugu smartphonak eta ordenagailuak nola infektatzen diren eta nola babestu gaitezkeen, ingenieritza soziala zer den eta ze teknikak erabiltzen dituzten, Wifi sareen arriskuak...  

Luzapena: 90 minutu.

Luzapena ikastetxeetan: 55 minutu

ZIBERJAZARPENA

Ziberjazarpena zergatik ematen den, zer den eta nola adierazten den ulertzen dugu. Baliabideak eskeintzen ditugu ikasleek, hauetako ekintzaren bat ikusterakoan detektatzeko, eta biktima laguntzeko gai izateko arriskuan jarri gabe. Sare sozialak nola babestu daitezkeen ikusten dugu.

Luzapena: 1h - 1h 30'

Luzapena ikastetxeetan: 55 min, 1h lectiva.

Gomendioak

Ikastetxeetan tutoreak gotea gomendatzen dugu. Ikasleak konfidantzazko ingurugiru batean daudenean egunero bizitzen dutena esaten hasten dira eta gauza asko ateratzen dira tutoreek beste egun batean landu ditzazketenak. Gauza arriskutsuak badira momentuan landu daitezke.

 

LH 4tik aurrera. 

Hitzaldiak eta kurtsoak: Helduak orokorrean, gurasoak, irakasleak eta hezitzaileak

 

Guraso, irakasle eta hezitzaileek haur eta nerabeek Internet bizitzen duten errealitatea ezagutzeko hitzaldi eta kurstoak eskeintzen ditugu. Adin txikikoei heziketa digitala egokia emateko  irizpideak eta tresnak emtaen dizkiegu. Sare sozialak eta teknologiarekin datozen arriskuak jorratzen ditugu (Grooming-a, sextorsioa, genero indarkeria digitala, malware-a, ingenieritza soziala, adikzioa...) guraso, irakasle eta hezitzaileek heziketa digitala modu erraz eta baliogarri batean eskeini eta lantzeko aukera izateko.  

Helduk zein arrisku ditugun eta nola babestu gaitezkeen ere ikusten dugu.

Heziketa digitala I eta II:

Smartphonak eta sare sozialak. Helduak

Sare sozialak eta smartphonak erabiltzerakoan egunero aurkitzen ditugu arriskuak ikusten ditugu eta prebentzioa nola landu: Konturatu gabe ematen dugun informazioa, sextorsioa, desinformazioa, ezezagunak, sare sozialen babesa...

Luzapena: 1,5 ordu.

Zibersegurtasuna

Smartphonak eta ordenagailuak nola infektatzen diren eta nola babestu gaitezkeen ikusten dugu; ingenieritza soziala zer den eta zein teknikak erabiltzen dituzten, Wifi sareen arriskuak, malware (birus) mota desberdinak eta zer egin dezaketen, informazioa babesteko irizpideak... ikusten ditugu.

Luzapena: 2 edo 4 ordu.

IKASTETXEAK
Gurasoak eta irakasleak
HH - LH - DBH - FP - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA

Heziketa digitalaren inguruko programa osoa jaso nahi duzute? Gurekin kontaktuan jarri eta informazio geihago eta aurrekontua eskatu konpromezu gabe.

Heziketa digitala I eta II:

Smartphonak, sare sozialak eta nerabeak

Giza sareak ondo erabiltzako irizpideak, guraso-kontrola gailu desberdinetan nora eabili, smartphonak eta gailuak erabiltzeko irizpideak (adinak, kontrolak, erabilpen kontratoak haurrekin...)... ikusten ditugu. Baite ere ikusten ditugu gaur egun nerabeek giza sareak eta smartphonak nola erabiltzen dituzten, arriskuak...

Luzapena: 1,5 ordu

JAZARPEN DIGITALA ETA TOXIZITATEA

Ziberjazarpena eta toxizitatea zergatik ematen diren, zer diren eta nola adierazten diren ulertuko dugu. Haur eta gazteek jarrera hauek ez izateko heziketa irizpideak eskeintzen ditugu. Sare sozialak nola babestu daitezkeen ikusten dugu eta egoera hauei aurre egiteko baliabideak eskeintzen ditugu.

Luzapena: 1h - 1h 30'

Behar duguna

HItzaldiak eta tailerrak emateko behar dugun gauza bakarra proiektore bat edo telebista handi bat da. Guk beste guztia eramaten dugu.

Hitzaldi eta tailerretan liburuxkak banatzen ditugu ikasi duguna ez ahazteko eta jorratutako gaiaren inguruan ezagupenak zabaltzeko tresnak ere ematen ditugu. 

Ikastetxeetara, enpresetara, udaletxeetara, liburutegietara, elkarteetara... hurbiltzen gara.

BISITATU DITUGUN IKASTETXE BATZUK:

Larraintzar ikastetxea, Larraintzar (Nafarroa)
IES Alza, Donostia (Gipuzkoa)
Izarra ikastetxea, Izarra (Araba)
Alaitz ikastetxea, Barañain (Nafarroa)
Aginagako Herri Ikastetxea, Aginaga (Gipuzkoa)
IES Olazabal, Legazpia (Gipuzkoa)
+ 60 ikastetxe Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxan
...

Copyright Julen Linazasoro, 2012-2020

info @ macsonrisas.es

Tfn: (34) 622871713

macsonrisas

Somos muy majos y amigables

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter - círculo blanco