Familak
Ikasleak
Irakasleak
LH-Unibertsitatea
Bortizkeria bikotean
Jazarpen digitala
Familiak
Enpresak
Elkarteak
Udaletxeak
Banakakoak
...
Familiak
Enpresak
Elkarteak
Udaletxeak
...
Familiak
Enpresak
Elkarteak
Udaletxeak
Banakakoak
...
Familiak
Enpresak
Elkarteak
Udaletxeak
Banakakoak
...

IKASTETXEAK

 

Ikasleentzako tailerrak

 

Tailer hauen helburua ikasleek, sare sozialen, online jolasen eta smartphonen erabilera konszienteagoa egitea da. Lehen hezkuntzan jolasen bidez eta beste zikloetan ekintza desberdinak erabiliz, teknologia hauek dituzten arriskuak eta erabilera desegokiak dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaltzen ditugu eta prebentzioa nola landu daitekeen erakusten dugu.

Beste gai batzuen arten honako hauek jorratzen ditugu: Interneteko ezezagunak, grooming-a, sexting eta sextorsioa, malwarea eta ingenieritza soziala, fake news eta gezurrak interneten, jazarpen digitala eta toxizitatea, bikotean kontrola bortizkeria mota bezela, sare sozialen, ordenagailuen eta smartphonen babesa... Tailer hauek ere, ikasleek jasan ditzaketen jazarpen digitala, grooming, sextorsioa edo bestelako arazoak detektatzeko balio dute.

 

Ikastetxeetara hurbiltzen gara eta tailerrak haurren adinetara moldatzen ditugu.

Lehen Hezkuntzako 4gn mailatik aurrera. LH - DBH - FP - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA. Euskera eta gaztelera. 

Heziketa digitala I eta II:

Sare sozialak eta smartphonak

Gelaz gela joaten gara. Sare sozialak eta smartphonak modu egoki batean erabiltzeko irizpideak ikusten ditugu, eta baita ere horien arriskuak: ezezagunekin arrisku desberdinak, argazkiak, sexting-aren arriskuak, arrastro digitala, jazarpena, fake news, Instagram, WhatsApp...

Luzapena: 55 minutu.

Zibersegurtasuna

Tailer honetan ikusten ditugu smartphonak eta ordenagailuak nola infektatzen diren eta nola babestu gaitezkeen, ingenieritza soziala zer den eta zein teknikak erabiltzen dituzten, Wifi sareen arriskuak...  

Luzapena: 55 minutu

JAZARPEN DIGITALA

Ziberjazarpenaren zergatia, zer den eta nola adierazten den ulertzen dugu. Baliabideak eskeintzen ditugu ikasleak, hauetako ekintzaren bat ikusterakoan detektatzeko, eta arriskuan jarri gabe biktimak laguntzeko gai izateko. Sare sozialak nola babestu daitezkeen ere ikusten dugu.

Luzapena: 55 min

AHOLKUAK

Ikastetxeetan tutoreak egotea aholkatzen dugu. Ikasleak konfidantzazko ingurugiru batean daudenean egunero bizitzen dutena esaten hasten dira eta gauza asko ateratzen dira, tutoreek beste egun batean landu ditzazketenak. Gauza arriskutsuak badira momentuan landu daitezke.

 

LH 4tik aurrera. 

Hitzaldi eta ikastaroak guraso eta irakasleentzako

Guraso, irakasle eta hezitzaileek haur eta nerabeek Internet bizitzen duten errealitatea ezagutzeko hitzaldi eta kurtsoak eskeintzen ditugu. Adin txikikoei heziketa digitala egokia emateko irizpideak eta tresnak ematen dizkiegu (guraso kontrolak, adinak, hitz egiteko gaiak eta ekintza desberdinak...). Sare sozialak eta teknologiarekin datozen arriskuak jorratzen ditugu (Grooming-a, sextorsioa, genero indarkeria digitala, malware-a, ingenieritza soziala, adikzioa...) guraso, irakasle eta hezitzaileek heziketa digitala modu erraz eta baliogarri batean eskeini eta lantzeko aukera izateko eta prebentzioa nola landu daitekeen jakiteko. 

Hezkiketa digitala I eta II: Sare sozialak eta smartphonak

Heziketa irizpideak, sare sozialak eta smartphonak erabiltzerakoan aurkitzen ditugu arriskuak eta prebentzioa nola landu: Konturatu gabe ematen dugun informazio guztia, sextorsioa, desinformazioa, ezezagunak, sare sozialen babesa, guraso kontrolak, sexting-a, online jolasak...

Luzapena: 2 ordu.

ZIBERSEGURTASUNA

Smartphonak eta ordenagailuak nola infektatzen diren eta nola babestu gaitezkeen ikusten dugu; ingenieritza soziala zer den eta zein teknikak erabiltzen dituzten, Wifi sareen arriskuak, malware (birus) mota desberdinak eta zer egin dezaketen, informazioa babesteko irizpideak... ikusten ditugu.

Luzapena: 2 ordu

ELKARREKIN IKASI:

LH 3 - LH 6

Gurasoak eta LHko ikasleak batera, Interneten eta online jolasen arriskuak ikusten dituzte eta prebentzioa nola landu daitekeen ikusten dute jolas eta ekintza didaktikoak erabiliz. Ondo pasa guztiok batera ikasten duzuten bitartean.

Luzapena: 90 min

ONLINE ETXEKO LANAK

Familiek Google-en mundu digitala erabiltzen ikasteko aukera izango dute, ikastetxeek bidaltzen dituzten etxeko lanak arazo gabe egiteko gai izango dira: Google-en kontuak kudeatu, emailak bidali, Google Drive erabili, irakasleekin dokumentuak partekatu, argazki eta bideo luzeak bidali, fitxak bete imprititu eta eskaneatu gabe, maiz ematen diren arazoei erantzunak...

Luzapena: 1h 30' - 2h

Heziketa digitalaren inguruko programa osoa jaso nahi duzue? Gurekin kontaktuan jarri, informazio geihago eta aurrekontua eskatu konpromezu gabe.

BEHAR DUGUNA

Hitzaldiak eta tailerrak emateko behar dugun gauza bakarra proiektore bat edo telebista handi bat da. Guk beste guztia eramaten dugu.

 
 
 

AURREZ AURREKOAK

ETA ONLINE

BORTIZKERIA DIGITALA

 

Bikotean bortizkeria digitala

 

Komunikazioaren teknologiaren aurrerapenekin batera, bikotean ematen den bortizkeriak beste atal bat sortu du, bikotean ematen den bortizkeria digitala da. Bere bikotekidea edo bikote ohiaren aurka, teknologia berriak erabiliz pertsona batek aurrera eramaten dituen eta denboran zehar sistematikoki errepikatzen diren eraso psikologikoak dira. Eraso hauen helburu bakarra biktima kontrolatzea, dominatzea eta baimenik gabe bere pribatutasuna espiatzea da. Ekintza hauek emailen bitartez, WhatsApp-en bitartez edo sare sozialak erabiliz ematen dira. Hau guztia jasotzen dutenek gehienetan ez dakite beraien burua babesten eta egoera horri aurre egiten. 

Gainera, bikote ohien kasuan, bortizkeria mota hau biktimen sufrimendua luzatzen du eta bere autoestimua eta autonomia berreskuratzeko oso txarra da.

 

Ikastaro hau pertsona desberdinentzat zuzenduta dago :

1. Bortizkeria mota hau jaso dutenentzako, haien bizitza digitala berreskuratzeko gai izateko eta jazarpen digital honi aurre egiteko gai izateko. 

 

2. Herritarrentzako orokorrean, bikotean ematen den kontrola detektatzeko eta prebentzioa lantzeko gai izateko. Jende askok uste du kontrola eta maitasuna berdina direla baina ez dute zerrikusirik.

 

3. Bikotean bortizkeria jasotzen dutenekin lan egiten duten profesionalentzako, harreta egiterakoan haien bizitza digitala berreskuratzeko irizpide orokorrak emateko gai izateko.

4. Jazarpen digital orokorra jasotzen dutenentzako, haien bizitza digitala berreskuratzeko gai izateko eta jazarpen digital honi aurre egiteko gai izateko.

Jazarpen digitala

 

Pertsona batek denboran zehar sistematikoki eraso digital desberdinak jasotzen dituenean, ala nola irainak, mehatsuak, humiliazioak, sekretuen zabalpenak, pribatutasunaren aurkako delituak, online kontuen lapurketak, informazio lapurketak, identitate ordezkapena... jazarpen digitala jasaten ari dela esaten dugu. Erasotzaileak ezagunak edo ezezagunak izan daitezke. Hau guztia jasotzen dutenek gehienetan ez dakite beraien burua babesten ezta egoera horri aurre egiten ere.

Hitzaldi hauen bitartez, bi ordutan, sare sozialen oinarrizko erabilera egiten duen edozeinek online ibiltzerakoan edo smartphona erabiltzerakoan kontrol mota desberdinak detektatuko ditu, jazarpen digitalaren prebentzioa eta babesa egiteko gai izango da, eta bere bizitza digitala eta onine komunikazioen kontrola berreskuratzeko gai izango da. Dena hizkera ulerterraza erabiliz, adibide praktiko eta eguneratuekin eta jarraitzeko errazak diren irizpideekin. 

BORTIZKERIA DIGITALA

  1. Bortizkeria matxistaren biktimekin lan egiten duten langileak.

  2. Bortizkeria matxista digitala jasan dutenak

  3. Herritarrak orokorrean

  4. Kontrola, bortizkeria digitala eta jazarpen digitala jasaten dutenak. 

Duración: 90min - 120min

 
 
 

+55

 

Haurrekin batera, sare sozialetan gure aiton-amonak beste erabiltzaileak baina ahulagoak dira eta egunero aurkitzen ditugun arriskuak jasateko aukera gehiago dute. Zehazki haien aurka ematen diren iruzurretaz gain, Interneten erabiltzaile guztien aurka egiten diren iruzurren helburu dira, malwarea, ingenieritza soziala, desinformazioa edo gainontzeko iruzurrak bezela. 

Hitzaldi honen bitartez, modu atsegin batean, gure nagusiek sare sozialetan egunero aurkitzen ditugun arriskuak ezagutuko dituzte, horiek detektatzeko gai izango dira, eta irizpide errazak erabiliz prebentzioa lantzeko eta arrisku horiei aurre egiteko gai izango dra. Dena hizkera ulerterraza erabiliz eta adibide praktikoekin. Hitzaldi hau jarraitzeko, soilik sare sozialen (Facebook eta WhatsApp) eta smartphonen oinarrizko erabilpena egitea beharrezkoa da.

+55: SARE SOZIALETAN EZ DIEZAZUTELA ZIRIA SARTU

Sare sozialen arriskuak, bertan ematen diren iruzurrak, prebentzioa, kontuen eta smartphonen babesa...  

Luzapena: 90 min

 

HEZIKETA DIGITALA:

HITZALDI ETA TAILERRAK

Heziketa digitalaren inguruko hitzaldiak eskeintzen ditugu. Gure helburua teknologia berrien erabiltzaileek modu konszienteago batean erabiltzeko irizpide orokorrak ezagutzea, egunero ditugun arriskuak ezagutu eta detektatzeko gai izatea, modu egoki batean aurre egitea eta prentzioa lantzeko gai izatea da.

Hitzaldi eta tailer hauek herritar guztientzako dira (10 urtetik gorako haurrak, nerabeak, helduak), guraso eta hezitzaile eta langileentzako hitzaldi zehatzak ere ditugu.

ZIBERSEGURTASUNA

Teknologia modu seguru batean erabiltzeko irizpideak ematen ditugu: Ingenieritza soziala detektatzeko, malwarea sahiesteko, pribatutasuna handitzeko, etxeko gailuak edo laneko lanpostua babesteko...

Luzapena: 90 min

SMARTPHONAK ETA SARE SOZIALAK

Sare Sozialen eta smartphonen arriskuak eta prebentzioa, segurtasuna, pribatutasun ezarpenak, desinformazioa eta albiste faltsuak, babesa...  

Luzapena: 90 min

INGENIERITZA SOZIALA

Ingenieritza soziala iruzur psikologikoan oinarritzen da, erabiltzailea hasiera batean nahi ez zuen zerbait egiteko. Informazio pribatua emateko trikimailuak dira, hori egiten ari garela konturatu gabe. Hitzaldi honetan ohizko iruzurrak ikusten ditugu, eta antzemateko eta aurre egiteko tresnak eskeintzen ditugu.
Luzapena: 90 min

0 HITZALDIA: INTERNET EZAGUTU

Hitzaldi honetan Interneten oinarriak azaltzen ditugu: Zer da, nola funtzionatzen du, pribatutasuna, enpresa handiak, sare sozial bat zer den, Google-en pribatutasuna, emailak...  

Luzapena: 90 min

JAZARPEN DIGITALA

ETA TOXIZITATEA

Ziberjazarpena eta toxizitatea zergatik ematen diren, zer diren eta nola adierazten diren ulertuko dugu. Sare sozialak nola babestu daitezkeen ikusten dugu eta egoera hauei aurre egiteko baliabideak ezagutuko ditugu. Interneten bidez jakin gabe egiten ditugun delituak ere ezagutuko ditugu.

Duración: 1h - 1h 30'

ELKARREKIN IKASI

LH 3 - LH 6

Gurasoak eta LHko ikasleak batera Interneten eta online jolasetan arriskuak ikusten dituzte eta prebentzioa nola landu daitekeen ikusten dute jolas eta ekintza didaktikoak erabiliz. Ondo pasa guztiok batera ikasten duzuten bitartean.

Luzapena: 90 min

 
 

ZIBERSEGURTASUN IKASTAROAK

Zibersegurtasuna, gure informazio digitala edo gure lantokiko informazio digitala babesteko jarraitu behar diren irizpideak direla esan daiteke. Gaur egun ez da nahikoa segurtasun sistema informatiko bat eta antibirus bat izatearekin, horrek ez du ezertarako balio pertsonak edo langileak ez badaude gaiean jorratuak. Zibersegurtasunaren munduan erabiltzailea katearen maila ahulena da.  

Zibergaizkileek eta beste empresek badakite, langileak iruzurtzea sistema bat erasotzea baino errazagoa dela ikasi dute. Horregatik indar guztiak langileak erasotzen erabiltzen dituzte. Baina ez dituzte bakarrik lanpostuan erasotzen, sare sozial pertsonaletan bilatzen dituzte, informazioa jasotzen dute eta EAI-ak (Eraso aurreratu iraunkorrak) prestatzen dituzte, besteengandik informazioa lortzeko ordezkatzen dituzte, markak ordezkatzen dituzte... Sare sozialak erabiltzen dituzten langileek (nahiz eta sare sozial pertsonalak izan), zibergaizkileek enpresa erasotzeko arriskuan jartzen dute.

Ikastaro honen bitartez, 3 ordutan langileek egunero erabiltzen duten informazio guztia ezagutzeko eta babesteko gai izango dira, ingenieritza sozialaren bitartez egiten diren erasoak detektatutko dituzte, malware infekzioak ekiditzeko gai izango dira, haientzako eta enpresarentzeko sare sozialek dituzten arriskuak ezagutuko dituzte eta prebentzioa lantzeko gai izango dira. 

 

Irizpide errazak dira eta mundu guztiak jarraitzeko hizkera ulerterraza erabiltzen dugu.

Informazio galera, malwarea, iruzurrak, Ingenieritza sozial teknikak… ekiditzeko, langileek lanpostuan nahiz etxean jarraitu behar dituzten irizpideak eskeintzen ditugu. 

 

Luzapena: 3 ordu.

SMARTPHONAK ETA SARE SOZIALAK

Gure mugikorra, bertan dugun informazioa eta sare sozialak nola babestu behar ditugun ikasiko dugu. Guretzako eta enpresarentzako egunero ditugun arriskuak zeintzuk diren eta prebentzioa nola landu dezakegun, sare sozialen bidez ematen diren erasoak zeintzuk diren eta haiei modu egoki batean nola aurre egin… ikusiko dugu.

 

Luzapena: 3 ordu.

Copyright Julen Linazasoro, 2012-2020

info @ macsonrisas.es

Tfn: (34) 622871713

macsonrisas

LOGO EMPRESA ADAPTADA.png

Somos personas amigables

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter - círculo blanco