Heziketa digitala: prestaketak
Presentzialak, online eta mistoak
Guraso elkarteak
Kultur etxeak
Liburutegiak
Langileak
Sare sozialak, mugikorrak, arriskuak, Internet, online etxeko lanak...
Bortizkeria digitala:
Bortizkeria bikotean y jazarpen digitala
Zibersegurtasuna
Adingabekoak
Familiak
Helduak orokorrean
+55
Elkarteak
Langileak
...
Ikastetxeak
Ikasleentzako tailerrak
Tailer hauen helburua ikasleek, sare sozialen, online jolasen eta smartphonen erabilera konszienteagoa egitea da. Lehen hezkuntzan jolasen bidez eta beste zikloetan ekintza desberdinak erabiliz, teknologia hauek dituzten arriskuak eta erabilera desegokiak dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaltzen ditugu eta prebentzioa nola landu daitekeen erakusten dugu.
Beste gai batzuen arten honako hauek jorratzen ditugu: Interneteko ezezagunak, grooming-a, sexting eta sextorsioa, malwarea eta ingenieritza soziala, fake news eta gezurrak interneten, jazarpen digitala eta toxizitatea, bikotean kontrola bortizkeria mota bezela, sare sozialen, ordenagailuen eta smartphonen babesa... Tailer hauek ere, ikasleek jasan ditzaketen jazarpen digitala, grooming, sextorsioa edo bestelako arazoak detektatzeko balio dute.
Ikastetxeetara hurbiltzen gara eta tailerrak haurren adinetara moldatzen ditugu.
Lehen Hezkuntzako 4gn mailatik aurrera. LH - DBH - FP - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA. Euskera eta gaztelera.
55 min ikastordu bat
Prestaketak presentzialak, online edo bideodeiaren bidez egiten ditugu
IKASLEAK
Online jolasak, sare sozialak eta smartphonak, arriskuak eta prebentzioa, delituak...
Gaur egun, LH 5 eta 6 mailentzako bi prestaketa desberdin ditugu eta DBHtik aurrera 3 prestaketa desberdin
Gelaz gela
55 min, ikastordu bat
Presentziala, bideodeia, online
GURASOAK
Online jolasak, sare sozialak eta smartphonak, arriskuak eta prebentzioa, delituak...Heziketa irizpideak, guraso kontrola, zibersegurtasuna...
Gaur egun hitzaldi eta prestaketak:
Heziketa digitalaren inguruan 3 prestaketa desberdin
Prestaketa 1 gurasoak eta seme alabak batera ikasi dezaten
Prestaketa bat online etxeko lanen inguruan: Google unibertsoa, classroom...
Ordu terdi bi ordu
Presentziala, bideodeia, online
IRAKASLEAK
Online jolasak, sare sozialak eta smartphonak, arriskuak eta prebentzioa, delituak, zibersegurtasuna
Gaur egun 3 prestaketa desberdin ditugu HHtik Unibertsidadera
Ordu terdi - 2 ordu
Presentziala, bideodeia, online
Hitzaldi eta ikastaroak guraso eta irakasleentzako
Guraso, irakasle eta hezitzaileek haur eta nerabeek Internet bizitzen duten errealitatea ezagutzeko hitzaldi eta kurtsoak eskeintzen ditugu. Adin txikikoei heziketa digitala egokia emateko irizpideak eta tresnak ematen dizkiegu (guraso kontrolak, adinak, hitz egiteko gaiak eta ekintza desberdinak...). Sare sozialak eta teknologiarekin datozen arriskuak jorratzen ditugu (Grooming-a, sextorsioa, genero indarkeria digitala, malware-a, ingenieritza soziala, adikzioa...) guraso, irakasle eta hezitzaileek heziketa digitala modu erraz eta baliogarri batean eskeini eta lantzeko aukera izateko eta prebentzioa nola landu daitekeen jakiteko.
HHtik aurrera
1h 30 min - 2 ordu
Prestaketak presentzialak, online edo bideodeiaren bidez egiten ditugu
GAIAK
Mundu digitalaren inguruko gaiak jorratzen ditugu, beti hizkera ulerterraz bat erabiltzen dutu eta adibide praktikoak eta eguneratuekin lan egiten dugu.
1h 30 min - 2 ordu
Prestaketak presentzialak, online edo bideodeiaren bidez egiten ditugu
Elkarteak, udaletxeak, enpresak, kultur etxeak, liburutegiak, langileak, familiak, partikularrak...
Smartphoneaketa sare sozialak
Smartphonen eta sare sozialen arriskuak: desinformazioa, sextorsioa, iruzurrak, identitate ordezkapeba...
Babesa eta prebentzioa, ezarpenak eta pribatutasuna.
Zibersegurtasuna
Teknologia modu seguru batean erabili ezazu, ingenieritza soziala detektatzen ikasi, malwarea sahiestu, pribatutasuna eta zure gailuak babestu...
0 Prestaketa
Hitzaldi honetan interneten oinarriak ikusten ditugu
Zer da, nola funtzionatzen duen, pribatutasuna, enpresa handiak, zer da sare sozial bat eta nola funtzionatzen duen, Google-en pribatutsauna, emailak...
Haurrak eta 55 urtetik gorakoak
Familiak eta LHko ikasleak batera interneten arriskuak ezagutzen dituzte eta prebentzioa lantzen dute jolasen bitartez. Ondo pasa ikasten duzuten bitartean.
+55entzako, hitzaldiak eskeintzen ditugu, WhatsApp eta Facebook bezelako sare sozialetan dauden iruzurrak detektatu eta sahiesteko.
Bortizkeria digitala
Honen inguruko hitzaldiak eskeintzen ditugu. Jasan eta gero gure bizitza digitala berreskuratzen ikasten dugu eta ez gertatzeko babesten ikasten dugu
Norentzat zuzenduta: Elkarteak, gizartea orokorrean, egoera hau jasaten duten edo jasan dezaketen kolektiboekin lan egiten duten zerbitzu eta langileak: Adingabekoak, bortizkeria matxista....
Bortizkeria digitala
Bikotean bortizkeria digitala
Komunikazioaren teknologiaren aurrerapenekin batera, bikotean ematen den bortizkeriak beste atal bat sortu du, bikotean ematen den bortizkeria digitala da. Bere bikotekidea edo bikote ohiaren aurka, teknologia berriak erabiliz pertsona batek aurrera eramaten dituen eta denboran zehar sistematikoki errepikatzen diren eraso psikologikoak dira. Eraso hauen helburu bakarra biktima kontrolatzea, dominatzea eta baimenik gabe bere pribatutasuna espiatzea da. Ekintza hauek emailen bitartez, WhatsApp-en bitartez edo sare sozialak erabiliz ematen dira. Hau guztia jasotzen dutenek gehienetan ez dakite beraien burua babesten eta egoera horri aurre egiten.
Gainera, bikote ohien kasuan, bortizkeria mota hau biktimen sufrimendua luzatzen du eta bere autoestimua eta autonomia berreskuratzeko oso txarra da.
Ikastaro hau pertsona desberdinentzat zuzenduta dago :
1. Bortizkeria mota hau jaso dutenentzako, haien bizitza digitala berreskuratzeko gai izateko eta jazarpen digital honi aurre egiteko gai izateko.
2. Herritarrentzako orokorrean, bikotean ematen den kontrola detektatzeko eta prebentzioa lantzeko gai izateko. Jende askok uste du kontrola eta maitasuna berdina direla baina ez dute zerrikusirik.
3. Bikotean bortizkeria jasotzen dutenekin lan egiten duten profesionalentzako, harreta egiterakoan haien bizitza digitala berreskuratzeko irizpide orokorrak emateko gai izateko.
4. Jazarpen digital orokorra jasotzen dutenentzako, haien bizitza digitala berreskuratzeko gai izateko eta jazarpen digital honi aurre egiteko gai izateko.
Jazarpen digitala
Pertsona batek denboran zehar sistematikoki eraso digital desberdinak jasotzen dituenean, ala nola irainak, mehatsuak, humiliazioak, sekretuen zabalpenak, pribatutasunaren aurkako delituak, online kontuen lapurketak, informazio lapurketak, identitate ordezkapena... jazarpen digitala jasaten ari dela esaten dugu. Erasotzaileak ezagunak edo ezezagunak izan daitezke. Hau guztia jasotzen dutenek gehienetan ez dakite beraien burua babesten ezta egoera horri aurre egiten ere.
Hitzaldi hauen bitartez, bi ordutan, sare sozialen oinarrizko erabilera egiten duen edozeinek online ibiltzerakoan edo smartphona erabiltzerakoan kontrol mota desberdinak detektatuko ditu, jazarpen digitalaren prebentzioa eta babesa egiteko gai izango da, eta bere bizitza digitala eta onine komunikazioen kontrola berreskuratzeko gai izango da. Dena hizkera ulerterraza erabiliz, adibide praktiko eta eguneratuekin eta jarraitzeko errazak diren irizpideekin.