Pribatutasuna

browser-tracking.jpg
iu.jpeg
wifi.jpg
Link-symbol.png
et.png
S36rZFMtCreASne1AArFQ0i5ips221.png
Big-Brotherhood-who-is-tracking-us-in-we
consejo-disenar-logotipo.jpg

Interneta eta bertan dauden zerbitzuak erabiltzerakoan, diru asko balio duten eta enpresa askok nahi duten informazio eta datu kopuru handia sortzen ditugu. Informazio hori askotan publizidadea saltzeko erabiltzen da, orokorren publizitatea egokituta erakusteko. Interneta ez da pribatua eta bertan ikusten edo egiten dugun guztia enpresa desberdinek erregistratzen dute.

 

ONLINE JARRAIPENA

Web orrialde bakoitzak erregistro bat gordetzen du eta bertan informazio desberdina aurkitu daiteke, hala nola, zenbat bisita izan dituen, nondik bisitatu den, zein ordutan, zein gailuekin, zein sistema eragilearekin… Datu horiek estatistikak desberdinak egiteko eta bisitarien perfilak sortzeko balio dute, eta modu horretan marketing-a, salmenta politikak… egokitu daitezke.

 

Enpresa desberdinei, erabiltzaile guztien oline jarduerak zeintzuk diren jakitea komeni zaie, eta teknika desberdinak erabiltzen dituzte interneten ematen diren jarduera guztien datuak jasotzeko, ez bakarrik beraien orrialdeetan ematen direnak. Hori modu desberdinetan egin daiteke:

 

Cookie-ak: Web orrialdeak bisitatzerakoan, gehienek gure gailuan gure bisitari buruzko informazioa gordetzen dute. Informazio horri cookie-a deitzen zaio, web orrialde baten serbidoretik gure nabigatzailera bidaltzen dena. Informazio hori datu desberdinaz osatuta dago: orrialdean sartzeko informazioa, erabiltzailearen lehentasunak, denda baten erosketa saskiari buruzko informazioa… Nabigatzaileak informazioa gordetzen du eta serbidoreari informazioa berriro bidaltzen dio hurrengo bisitan. Informazio hau serbidoreak erabiltzaileari erakusten diona egokitzeko edo web orrialdearen barruan erabiltzaileak egiten duena jarraitzeko erabili daiteke.

 

Cookie hauek “propioak” edo berezko cookiak deitzen dira. Badaude ere “bitartekoen” cookie-ak. Hauek gure informazioa, informazioa salerosten duten beste enpresekin elkarbanatzen dute. “Bitartekoen cookie” hauek “cookie jarraitzaileak” dituzte eta hauek bisitatu ditugun orrialdeen historia jarraitu eta gordetzen dute publizitatea eskeintzeko. Orokorrean nabigatzaile guztiek cookie-ak kudeatzeko eta ezabatzeko aukera eskeintzen digute.

 

“Flash cookie”-ak: Web orrialde askok “flash cookie” edo “supercookie” deitzen diren cookie motak erabiltzen dituzte. Hauek cookie normalak baino iraunkorragoak dira eta cookie normalak ezabatzeko moduek ez dute hauengan eraginik (historia garbiketa, caché-a ezabatu, nabigatzailearen informazioa ezabatu…), cookie-en ezabapen saiakerak jasaten dituzte eta antimalware aplikazioek ere ez dituzte ezabatzen. Dena den, cookie hauek ezabatzeko nabigatzaileentzako konplementu edo luzapenak agertzen hasi dira.

Enpresa askok, gure cookie-etan dagoen informazioa lortu nahi dute teknika desberdinak erabiliz (malwarea), gure interneteko jarduera osoa jakiteko.

 

Figerprinting (Identifikazioa gailu baten aztarna erabiliz): Gailu baten aztarna, gailu batek  duen software eta hardwarearen ezarpenen batura da. Gailu bakoitzak erlojuaren, letra-tipoen, softwarearen eta beste ezaugarrien ezarpen desberdinak ditu. Internetera konektatzen garenean, gure gailuak datu horiek transmititzen ditu, eta datu horiek gure gailuaren aztarna sortzeko bildu daitezke. Aztarna horri zenbaki identifikagarri bat ematen zaio eta cookie-a bezala erabili daiteke. Interneten erabiltzaileak jarraitzeko aztarnaren bidez egiten den identifikazioak cookie-ak ordezkatzen hasi dira, cookie-ak blokeatzea baino askoz ere zailagoa delako indetifikazio mota hau blokeatzea, eta gailuetan ez duelako aztarnarik uzten. Modu honetan jarraituak garela jakitea ezinezkoa da. 

Cross-device tracking (Gailuen gurutzapena erabiliz): Jarraipen mota hau ematen da, enpresa bat, erabiltzaile batek gailu desberdinak erabiliz, online dituen jarduerak eta jarrerak lotzen saiatzen denean. Honekin, erabiltzailearen jardueraren ikuspuntu globala lortu nahi da. Hau lortzeko teknika “deterministak” eta “probabilistikoak” nahastu egiten dira. Lehengoek ezaugarri identifikagarriak erabiliz jarraitzen digute (sesio hasiera bat, adibidez) eta azkenekoek gerturapen probableak erabiltzen dituzte, zein erabiltzaile zein gailu erabiltzen ari den ondorioztateko, nahiz eta sesio hasiera bat ez duen erabili.

 

Interneten erabiltzaileen jarduerak jarraitzeko iragarkiak ere erabiltzen dira. Enpresa askok orrialde desberdinetan jartzen dituzten iragarkiak, orrialde horietan beraien kodigoa sartzeko erabiltzen dituzte. Sare sozialek, orrialde desberdinetan beraien kodigoa izateko eta erabiltzaileak jarraitzeko, informazioa sare sozialetan elkarbanatzeko erabiltzen diren botoiak erabiltzen dituzte. 

 

 

WIFI SAREAK

Internet kontratatzerakoan, router eta wifi sare gehienak pasahitzekin datoz. Pasahitz horiek aldatzea eta wifi sarearen segurtasuna WPA2 ezartzea gomendatzen da.

Etxetik kanpo dauden wifi sareekin kontuz ibili behar dugu, wifi sare bat ikusterakoan  nork sortu duen jakitea ezinezkoa delako. Gaizkile asko horretaz baliatzen dira eta haien ordenagailuak erabiliz wifi sare publikoak sortzen dituzte, konektatzeko pasahitzik behar ez dituzten horiek. Gehienetan jende asko pasatzen den lekuetan jartzen dira, hala nola tren edo autobus geltokietan, aireportuetan, hiri handietako parkeetan, jaialdietan… Gure gailuak haiek sortzen dituzten sareetara konektatzen baditugu, konektatuak gauden bitartean egiten dugun guztia ikusi dezakete, zer bisitatzen ari garen, zer idazten dugun, bidaltzen ditugun argazkiak edo mezuak…

Wifi sare normal batean jende asko konektatuta badago, egiten dugun guztia jarraitu daiteke Sniffer deituriko software edo hardwarearekin. Sniffer-ek, wifi sare batetik pasatzen diren datu guztiak irakurtzeko gaitasuna dute.

 

 

DOAKO ZERBITZUAK

Mundu digitalean ez dago ezer dohainik. Dirua balio ez duenak informazioa balio du, eta egunero erabiltzen ditugun zerbitzu guztiek erabiltzaileek egiten dugun guztia jasotzen dute.

Posta elektronikoa: Jende gehienak erabiltzen dituen posta serbidore gehienak (Gmail, Yahoo!, Outlook…) doakoak dira gutxienez teorian, emailak jaso eta bidaltzeagatik ez dugu ezer ordaintzen. Baina zerbitzua erabiltzeko, eta pribatutasun politikan argi uzten dute, posta elektronikoaren edukia monitorizatu dezakete iragarki egokituak bidaltzeko. Baina lortzen duten informazioa iragarki egokituak bidaltzeko bakarrik erabiltzen dute? Nola jakin dezakegu beste helbururik ez dutela? Gure ideia edo proiektuen garapena… Posta elektronikoa erabiltzeko serbidore pribatuak erabiltzen baditugu, haien pribatutasun politikak irakurtzea komeni da.

Hodeia: Hodeiean dauden zerbitzuekin (Google Drive, Google Documents, Dropbox, iCloud…) arazo berdina daukagu. Doako zerbitzu hauek erabiltzerakoan, enpresa hauek dituzten segurtasun neurriak ez jakiteaz gain, askotan guk sortzen ditugun dokumentuak irakurtzeko baimena ematen diegu. Gu gara jabeak, baina gure sormenek pribatutasuna galtzen dute. Ikastetxe batean edo unibertsidadean lan egingo banu, kazetaria, ikertzailea… banitz nire dokumentuak gorde baino lehen non gorde ditzakedan asko pentsatuko nuke.

Bilatzaileak: Interneten guazak aurkitzeko erabiltzen ditugun bilatzaileek (Google, Yahoo!, Bing…) bilatzen dugun guztia erregistratzen dute, nondik biltzen dugun, zein gailuekin, zei ordutan…

Ideia on bat izan daiteke bilaketak egiteko eta posta elektronikoa erabiltzeko bi orrialde desberdin erabiltzea. Posta elektronikoek beti sesio hasierak behar dituzte, eta bilaketak egiteko web orrialde berdina erabiltzen badugu, bilaketa horiek gure posta elektronikora lotutak egongo dira. Bi enpresa desberdin erabiltzerakoan (adibidez Gmail postarako eta Yahoo! bilaketak egiteko), enpresa batek guri buruz duen informazio kopurua mugatzen dugu.

Beste orrialde batzuetara joan baino lehen, gure posta elektronikoan sesioa itxi eta  nabigatzailearen cookie-ak borratu ditzakegu gure bilaketak eta gure posta elektronikoa ez lotzeko.

Enpresa batek guri buruz duen informazio kopurua mugatzeko ere, bi nabigatzaile desberdin erabili ditzakegu, bat bilaketak egiteko eta bestea interneten nabigatzeko.

“Google toolbar” edo “Yahoo! toolbar” bezelako erreminta barrak ez instalatzea gomendatzen da gure interneteko jarduerak jasotzen dituztelako. Doako aplikazioak instalatzerakoan kontuz ibili behar dugu, askotan konturatu gabe horrelakoak jarri ditzakegulako.

 

Sare sozialak: Sare sozialek, haiek erabiltzen ditugunean egiten dugu guztiaren erregistroa daramate. Idazten duguna, gustatzen zaiguna, norekin hitz egiten dugun, gure ideia politikoak, gure ideia erlijiosoak, zein gailu ditugun, nondik konektatzen garen… Facebook bezelako sare sozial batzuk, erabiltzaileak sare sozialetik kanpo ere jarraitzen dituzte eta egunean zehar fisikoki zehazki non egoten garen jakiteko funtzio berriak sortzen ari dira publizitatea hobeto egokitzeko.

APP-AK

Gailu mugikorrentzako dagoeneko milaka aplikazio daude, eta horien artean asko doakoak edo oso merkeak dira. Zoritxarrez, aplikazioek informazio mota asko jaso dezakete eta datu horiek haien sortzaileei edo publizitate enpresa desberdinei bidaltzen dizkiete. Informazioa banatu edo saldu daiteke.

Aplikazioek gure smartphonetik edo gailuetatik jaso dezaketen informazioa honako hau izan diteke: kontaktuak eta dei erregistroak, interneten erabilpenari buruzko informazioa, egutegien informazioa, gailuaren kokapenari buruzko informazioa, gailuaren zenbaki identifikagarria, aplikazioa nola erabiltzen dugunaren informazioa… 

Instalatu baino lehen, aplikazio bakoitza zein informazio jaso nahi duen begiratzea gomendatzen da. Geure buruari egin behar diogun galdera zera da: Aplikazio hau bere funtzioa egiteko soilik behar duen informazioa eskatzen ari da? Erantzuna ezezkoa bada, ez genuke instalatu behar. Jada instalatutak ditugun aplikazioek zein informazio jaso dezaketen begiratzea ere komeni da.

 

 

JARRAIPENA KOKAPENA ERABILIZ

Edozein web orrialde edo aplikaziok gure kokapena jakin dezake teknika desberdinak erabiliz. Ordenagailu bat erabiltzen badugu, gure IP-ak gure kokapena azaldu dezake. IP gehienek hiriak eta herriak kokatu ditzakete mapa batean, eta batzuk zehatzagoak dira.

Gure IP-a, informazio hori blokeatzen duten Tor bezelako zerbitzuak erabiliz blokeatu dezakegu. Hori egiteko beste aukera bat VPN-ak dira. Huek gure IP-a VPN-ak eskeintzen duen empresak duen beste IP batengatik ordezkatzen dute.

Wifi sare bat erabiltzerakoan, wifi triangulazioak gure kokapena zehaztu dezake gertu dauden wifi sareak aztertuz. GPS triangulazioak ere gure kokapena zehaztu dezake satelite sare batetik. GPS triangulazioa wifiarena baino zehatzagoa da. Azkenik, telefono antenen identifikazioak erabiliz smartphone bat non dagoen jakin daiteke.

 

 

LINK MALTZURRAK

Link maltzur batean klik egiteko engainatuak izatea oso erraza da. Hori egiten badugu web orrialde batera joango gara eta bertan, gure dirua edo identitatea lapurtzeko helburuarekin, gure informazio pribatua emateko teknika desberdinak erabiliko dira.

Link maltzur batean klik egiteak gure gailuan malwarea ere instalatu dezake. Link hauek lagun batzuek bidaliak izan daitezke, edo gure lagunak ordezkatu nahi dituztenek bidalita, zeozer saldu nahi duen enpresa batek bidalita, jada erlazio komertziala dugun enpresa batek bidalita edo enpresa hori ordezkatu nahi duen norbaitek bidalita. Link hauek emailez, mezuz edo sare sozialetan jaso ditzakegu.

Batzuetan zaila da horiek identifikatzea. URL ezagunen oso antzekoak dira (adibidez corteIngles.es maltzurra da, corteingles.es da benetakoa). Orokorrena link laburtzaileak erabiltzea da, bidaliko gaituen orrialdearen helbidea ez ikusteko.

 

Gure online jarduera pribatuagoa izateko zer egin dezakegu? 

Interneten modu pribatu batean, guztiz pribatuan, ibiltzea oso zaila da, beti ere gure jardueraren arrastroak uzten ditugulako, baina gure jarduera pixka bat pribatuagoa izateko, gure esku dauden baliabide batzuk erabili ditzakegu.

Nabigatzaileak: Egunero erabiltzen ditugun nabigatzaileetan, ezarpenetan, web orrialdeak gu ez jarraitzeko agindua eman dezakegu, gure historia gordetzeko aukera erabili edo ez, eta cookie-ak kudeatu ditzakegu. Gainera nahi izan ezkero nabigazio pribatua ere erabili dezakegu.

Nabigatzaileetan Ghostery bezelako konplementu edo extensioak erabili ditzakegu, Brave bezelako nabigatzaile pribatuagoak erabili ditzakegu eta Duck Duck Go eta Startpage bezelako bilatzaileak erabili ditzakegu. Erabiltzaile aurreratuenek Tor erabili dezakete.

VPN (Sare Birtual Pribatuak): Wifi sareetan dauden ahultasunen kontrako lehen defentsa dira. VPN batek, babesik ez duen wifi batean enkriptazioa jartzen du. Honi esker, bisitatutako web orrialdeak, bidalitako emailak, sesio hasiera informazioa… enkriptatuak egingo dira. Beraz, gaizkile batek informazio hau lortzen badu, ezin izango du irakurri.  VPN-kin ere kontuz ibili behar gara eta doakoak direnak ez ditugu erabiliko, askotan enpresa horiek direlako egiten duguna ikusten edo saltzen dutenak.

 

Nabigazio segurua: Interneten transakzio garrantzitsu bat egin baino lehen, web orrialdearen helbidean “http” ondoren “s” bat dagoela (“https”) edo kandadu bat dagoela baieztatu behar dugu. (Web orrialdeetan, gaizkileek erabiltzen duten tekniketako bat, kandadua helbidearen azpian edo orrialdearen beste zati batean jartzea da.) Honek ziurtatuko du web orrialdearekin konexio seguru bat daukagula, gailuarekin sartzen dugun informazioa web orrialdea kokatua dagoen serbidorera modu seguru batean iritsiko dela.

 

Segurtasun eguneraketak: Gailu guztien sistema eragilea eta aplikazio guztiak eguneratzea komeni da. Eguneraketek segurtasun akatsak konpontzen dituzte eta eraso berrien aurkako defentsa berriak eskeintzen dizkigute.

 
 
 
 
 
 
 

Copyright Julen Linazasoro, 2012-2020

info @ macsonrisas.es

Tfn: (34) 622871713

macsonrisas

Somos muy majos y amigables

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter - círculo blanco