Delituak Interneten

DELITUA

Sabotai informatikoak: Sare edo sistema informatikoetan dauden datuen, programen edo dokumentuen suntsipen edo aldaketak (zigor kodearen 263 artikulua eta beste batzuk).

 

Iruzur informátikoak: Legez kanpo etekina lortzeko datu eta programen manipulazioen bidez egiten diren iruzurrak. (Zigor kodeko 248 eta hurrengo artikuluak).

ADIBIDEAK

Delitu hauen adibideak: malware-aren erabilera baimenik gabe sistema, smartphone eta halako beste leku batzuetan sartzea, gailuak infektatu eta hondatzeko, informazioa jasotzeko, onura pertsonalak ateratzeko...

Ingenieritza sozialaren erabilepena erabiltzaileak engainatzeko eta jakin gabe datu pribatuak edo banku datuak emateko, edo online ematen diren erosketetan iruzurrak izan daitezke beste adibide batzuk.

DELITUA

Faltsukeriak: Datuak dituen dokumentu edo fitxategien kontzeptua. Txanponen eta kredito txartelen faltsutzearen luzapena. Faltsukeria delituak egiteko ordenagailu edo programen frabrikazioa edo jabetza. (Zigor kodeko 386 eta hurrengo artikuluak).

ADIBIDEAK

Delitu hauen adibideak kredito txarleten duplikazioa izan daitezke. 

DELITUA

Mehatsuak: Edozein komunikazio  bide erabiliaz. (Zigor kodeko 169 eta hurrengo artikuluak).

 

Kalumnia eta irainak: Inprenta eta irratia bezalako hedapena duten bideetatik zabaltzen direnean. (Zigor kodeko 205 eta hurrengo artikuluak).

ADIBIDEAK

Mehatsu eta irainak Sare Sozialetan, mezuen bidez edo emailez, zurrumurruen eta gezurren hedapena... Gauza hauek guztiak delituak dira. 

DELITUA

Jabetza intelektuala eta jabetza industrialaren kontrako delituak: 

Bereziki baimenik gabeko ordenagailu programen kopiak eta distribuzioa,  eta programa horiek babesteko erabiltzen diren tresnak ezabatzeko balio duten gailuen   jabetza. (Zigor kodeako 270 eta beste artikuluak). 

ADIBIDEAK

Delitu hau "programa pirateatuak" dituzten guztiek egiten dute. Ordaindu behar diren programak ordaindu gabe erabilten dituztenek: Word, Excell, Phosothop, Premiere... 

DELITUA

Haur pornografía: Material pornografikoaren jabetza, produkzioa, salmenta, erakusketa edo distribuzioa, edozein bide erabiltita, adingabekoak erabili dituztenean material hori egiteko, nahiz eta materiala atzerritarra izan edo jatorria ezezaguna duen. (art 189). 

 

Aurreko jokaeren laguntza (produkzioan, salmentan, erakusketan edo distribuzioan laguntzen duena). (189 artikulua).

ADIBIDEAK

Nabaria dena aipatu gabe, adingabekoak  (0-17 urte) biluzik agertzen diren materialen jabetza edo distribuzioa, sare sozialak edo edozein tresna erabiliaz delituak dira. Gurasoak eta aiton-amonak kontuz ibili, adingabekoen argazkiak bidaltzen dituztenean hondartzan, bainu bat hartzen... edo nerabeak sexting-a praktikatzen dutenean. Adingabekoen arteko sexting-a legearen kontrakoa da, horrelako argazki edo bideo bat mugikorrean edo ordenagailuan izatea delitua da.

DELITUA

Intimitatearen aurkako erasoak: Sekretuen errebelazio eta ezagutaratze delitua, euskarri informatikoetan edo fixategi pribatuetan dauden datuak lortu eta publikatuz.   (Zigor kodeko 197 - 201 artikuluak). 

ADIBIDEAK

Besteen argazkiak haien baimenik gabe Sare Sozialetan banatu edo publikatzea,  baimenik gabe norbait WhastApp-eko talde batean sartzea, baimenik gabe hizketaldi pribatuak birbidaltzea, nahita edo nahi gabe datu pribatuak ezagutaraztea...

DELITUA

Ziberbullying-a eta jazarpena:  Nahiz eta ziberbullying-a ez dagoen zigor kodean, ziberbullying-a gertatzeko erabiltzen diren tresnak edo jokaerak badaude: Intimitatearen aurkako erasoak, mehatsuak, irainak, sabotai informatikoak... 

 

Azken urteetan jazarpenaren kontrako zigorrak eman dira epaitegi desberdinetan.

Copyright Julen Linazasoro, 2012-2020

info @ macsonrisas.es

Tfn: (34) 622871713

macsonrisas

Somos muy majos y amigables

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter - círculo blanco