Heziketa Digitala

Smartphoneak eta sareak 14 urtetik aurrera!
Lehen Hezkuntzako familientzako ekimena
Ikastetxeekin egiten dugun lanean, egunero familia asko aurkitzen ditugu. Familia askori zaila egiten zaie smartphoneak gomendatutako adinak jarraituz ematea, sare sozialak gomendatutako adinekin erabiltzen uztea... beraien haurren ikaskideek tresna horiek askoz lehenago erabiltzen hasten baitira eta presio handia dute. Presioa hain handia da, herri batzuetan benetako bazterketa arriskuak detektatzen hasi garela gomendatutako jarraibideak jarraitzen dituzten familien haurren artean. Izan ere, Lehen Hezkuntzako 6., 5. eta 4. mailako geletan, haur gehienak jada Whatsapp eta TikTok bidez komunikatzen hasten dira, edo beren adinerako gomendatuta ez dauden jolasetan hasten dira jolasten. Ondorioz, gomendatutako adinak jarraitzen dituztenak "arraroak" dira eta haur gehienak arriskuan daude.
Smartphoneak eta sare sozialak erabiltzerakoan adintxikikoek dituzten arriskuez jabetuta, eta horiek erabiltzeak izan ditzakeen ondorio negatiboak bertatik bertara ikusita, ekimen hau garatu dugu familiek beraien adingabeak babestu ahal izan ditzaten gomendatutako irizpideei jarraituz.

EKIMENEAN PARTE HARTZEKO ARRAZOIAK
Lehen hezkuntzan dauden haurrek ez dute heldutasun maila nahikoa teknologia modu seguru eta konziente batean erabiltzeko, ezta ere dauden arriskuak antzemateko
Ez gaude bakarrik eta guztion artean dena errazagoa da
DATU BATZUK
ITURRIAK: Macsonrisas (2021), Safe the Children (2019), Unicef (2021)
Nerabeen %98,5a gutxienez sare sozial batean dago eta %65,1a profil bat baino gehiago du
Gehien erabiltzen diren sareak: Whatsapp (%95), Youtube (%90,8), Instagram(%79,9) eta TikTok (%75,3)
Haur eta nerabeen %20ak intentzio sexualak dituzten pederasten kontaktuak jasaten dituztela estimatzen da
Haur eta nerabeen %50ak eskatu gabe eduki pornografiko eta bortitzak jasotzen ditu
Pornografiarekin daukaten lehenengo kontaktua 8 urterekin izaten da
DBHko 3 ikasleetatik 1ek jada interneten erabilera problematikoa duela estimatzen da
Gazteen %75ak haurtzaroan indarkeria digitala jasan zuen
Ziberjazarpena 10 urterekin hasten da (erasotzaileak eta biktimak)
Adintxikikoen %20ak ziberjazapena jasaten duela aurreikusten da
Ziberjazarpena egiteko tresna erabiliena WhatsApp da
50.000 nerabeek baimena eman gabe beraien eduki intimoen zabalpena jasan dutela estimatzen da
%11,4ak eduki erotiko-sexualak bidaltzeko presioak jaso ditu
DBHko lehenengo mailan (13 urte) sextosio kasuak antzeman ditugu (eduki intimoa ez publikatzeko txantaia)
43.000 nerabeek sextorsioa jasaten dutela aurreikusten da
Sare sozial eta online jokoen erabiltzaileek 10 urterekin jartzen dituzte salaketak komisaldegietan
ARRISKUAK
Smartphoneak, sare sozialak eta online jolasak
Pederastak online jolasetan eta sare sozialetan: adin txikikoek egiten dutena ikusi eta gordetzen dute, eskaerak egiten dizkiete, engainatu eta manipulatzen dituzte, haien eduki intimoa jasotzen saiatzen dira eta fisikoki gelditzeko saiakerak egiten dituzte
Handientzako jolasetan ibiltzen badira, handiekin jolasten dira, handien gauzen inguruan hitz egiten dute, handiak izango balira bezela hitz egiten diete eta handiak izango balira bezala tratanzen dituzte
Eduki eta komunitate arriskutsuak: Pornografía, eduki bortitzak, dantza sexualizatuak, diskriminazioa, drogak, autolesioak, sektak, talde bortitzak, proanorexia eta probulimia komunitateak...
Iruzurrak eta kontuen lapurketak
Desinformazioa bizitzako arlo guztien inguruan, aholku desegokiak, osasun fisikoa eta mentala arriskuan jartzeko aukera...
Toxizitatea, indarkeria digitala eta jazarpen digitala
Eduki intimoen zabalpena
Sextorsioa: Ez badugu esaten diguten guztia egiten eduki intimoak publikatuko dituztela esaten digute, txantaia
Legearen urrapena
Indarkeriaren eta suizidioaren bultzapena
Adikzioa
Helduentzako plataformak ezagutzen dituzte eta haietara iristeko erreztasuna dute: Pornhub (munduko pornografía portalik handiena), Onlyfans (etxean egindako pornografia zabaltzeko erabiltzen den sare soziala) edo Omegle (ezezagunekin hitz egiteko sare soziala)

EKIMENA: FAMILIAEN ARTEKO HITZARMENA
Gomendatutako adin eta irizpideak
SMARTPHONEA
+14 URTE
Elkarrizketak maiztasun handiarekin: bizipenak, arriskuak, prebentzioa lantzeko eta arriskuak antzemateko irizpideak, erabileran lagundu...
Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri
INCIBE-ren Guraso kontrolen dokumentua ikusi
SARE
SOZIALAK
+14 URTE
13 urtekoek kontu familiarra, erabilera familiarekin batera
Youtube, WhatsApp, Discord, Snapchat, Instagram, TikTok, Facebook, Twitter...
13 urtetik beherakoentzako Youtube Kids dago
Gomendatutako ezarpenak eta guraso kontrolak
Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri
ONLINE JOLASAK
PEGI KODEA

Gomendatutako adinak errespetatu
Gomendatutako segurtasun eta pribatutasun ezarpenak ezarri
Guraso kontrolak erabili
Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri
TELEBISTA
PELIKULAK
PEGI KODEA

Gomendatutako adinak errespetatu
Streaming plataforma guztiek eta telebista inteligente guztiek guraso kontrolak dituzte
Ordutegi bat eta erabiltzeko denbora mugak ezarri

Hau da proposatutako ekimena: ikastetxe bakoitzeko gela edo maila bakoitzean, lehen hezkuntzako maila guztietan, familiek oinarrizko akordioak lortzea, adingabeak babestea errazagoa izan dadin. Oinarrizko akordio horiek 4 dira:
- Smartphonea emateko adina: Gomendioa 13 urtetik aurrera ematea da. Adinak asko eta oso azkar jaisten ari direnez, gutxienez lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara igarotzen diren udan ematea gomendatzen da, edo Gabonetan, bigarren hezkuntzako lehen mailan daudenean. Edozein arrazoirengatik haurrek telefonoa eduki behar badute 20€ balio duen tekladun telefono bat izan dezakete, hauek ez dituzte ez aplikaziorik ez Internetik.
- Sare sozialak erabiltzeko adina: Gomendioa 13 urtetik aurrera erabiltzea da, sare sozialen erabilpen balditzek dioten bezala eta datuak babesteko legeak (LOPD) ezartzen duen bezala. Guztiek erabili dezaketen familia-kontu bat sortu daiteke, ezarritako ordutegian erabiltzen dena eta, betiere, familiaren gida aktibo batekin ikusten eta esperimentatzen diren gauzak ulertzen laguntzeko. Segurtasun eta pribatutasun ezarpenak aktibatuta izatea komeni da. Ez da gomendatzen 13 urtetik beherakoek sare sozialetan gauzak igotzea.
- Online jokoetan jolasteko adinak: Jokoetan jolasteko adinak ezartzerakoan, arriskuak zeintzuk diren ondo ulertzea lagungarria da. Adibidez, arrisku handienetako bat ezezagunak dira; beraz, gomendatutako adinetik hurbil badaude, pertsona ezagunekin bakarrik jolasten edo makinaren aurka jolasten arriskuak gutxitu egiten dira. Jolas gehienek guraso kontrolak dituzte.
- Telesailak eta pelikulak ikusteko adina: Gomendatutako adinak jarraitzea lagungarria izan daiteke eduki desegokien eraginpean ez egoteko. Duela gutxiko adibide bat: adingabe askok ikusi dute oso arrakastatsua izan den "Txipiroiaren jokoa" (El juego del calamar) seriea, eta adin txikikoek galtzaileak hil beharrean jipoitzen zituzten.
Familia askok irizpideak jarraituz gero, asko errazten du mugak jartzeko lana, haur gehienek antzeko mugak izango lituzketelako. Gehienek gomendioak ez badituzte jarraitzen, askoz ere zailagoa da besteentzako, eta emaitza haur guztiak arriskuan daudela da.
Sare sozial, app, jolas edo serie bat adingabe batek ikusi edo erabil dezakeen zalantzarik badugu, seriearen sinopsian edo jolas edo app-en informazioan gomendatutako adinak etortzen dira beti. Kontsulta mota hori egiteko orri bat honako hau da: www.commonsensemedia.org. Ingelesez ikusi arren, gaztelaniazko terminoak bila ditzakezue eta emaitza edozein hizkuntzatan uler daiteke, gomendatutako adina zenbakitan erakusten baita.
Informazio gehiago gure webguneko familien atalean aurki dezakezue: www.macsonrisas.es/familiak
ZER EGIN DEZAKEGU EKIMENEAN PARTE HARTZEKO?
Ekimenean parte hartzeko eta ikastetxeko beste pertsona batzuk gonbidatzeko, ondoko irudi hau deskargatu dezakegu, eta Whatsapp bidez, WhatsApp-eko taldeen bidez, sare sozialetan publikatuz.. partekatu dezakegu.
Honako idatzizko adibide hau eskaintzen dizuegu, nahi baduzue kopiatu eta itsatsi dezakezuena argazkiarekin batera bidaltzeko:
Parte hartuko duzue Lehen Hezkuntzako familientzako ekimenean?
Guztion artean gure haurrak babestu ditzakegu sare sozialak eta smartphoneak lehen hezkuntzan erabiltzeak dituzten arriskuetatik.
Lehen hezkuntzako ikastetxe bakoitzeko gela edo maila bakoitzean familiak oinarrizko akordioak lortzea da ideia nagusia, adingabeak errazago babestu ahal izateko:
- Smartphonea entregatzeko adinaren akordioa
- Sare sozialak erabiltzeko adinaren akordioa
- Online jolasetan ibiltzeko adinaren akordioa
- Telesailak eta pelikulak ikusteko adinaren akordioa
Parte hartu nahi baduzu, esaidazu eta partekatu!
Informazio gehiago, datuak eta arriskuak: www.macsonrisas.es/familiaklh
Ideia gehiago
Zuen seme-alaben tutoreekin hitz egin dezakezue, berari galdetuz ea arriskuetaz jabetzen diren familia gehiago ezagutzen dituen, euren seme-alabak babesteko itxaroteko prest daudenak. Horrez gain, ekimena hurrengo guraso bileran proposatzearen ideia planteatu dezakezue.
Gure webguneko "familiak" atalean gurasoen kontrolei buruzko informazioa aurki dezakezue, eta "babesten ikasi ezazu" atalean sare sozialetan eta online jokoetan gomendatutako ezarpenak aurki ditzakezue. PDF atalean, Baliabideetan, informazio asko duten PDF pila bat dituzue eta hemen irudi desberdinak ahulkuekin dituzue nahi izan ezkero jeitsi eta sare sozialetan partekatzeko.
Ekimen hau baliogarrioa izan zaizuen edo ez jakiteko, ondorengo baloraketa betetzea edo sare sozialetan jarraitu eta bertan komentatzea eskertuko genizueke:
Instagram: @macsonrisas2.0
Facebook: @macsonrisas

