Heziketa digitala
PRESTAKETA ONLINE ETA PRESENTZIALAK
ERABILERA KONSZIENTEA
SARE SOZIALAK
ONLINE JOLASAK
ZIBERSEGURTASUNA
BORTIZKERIA DIGITALA
BERRIA!
Edapp.es guk sortu dugun online ikasteko plataforma bat da. Pertsona edo familia bakoitzak, bere kabuz heziteka digitala eta zibersegurtasunaren inguruko gaiak ikasteko aukera izango du.
Hasiera batean bakarrik familiak eta bere ardurapean edingabekoak dituzten tutoreentzat zuzenduta zegoen. Adingabekoek eta helduek ere ikasteko aukera izateko egokitu dugu.
Bertan online heziketa programa bat dago, online liburu eta kurtsoak daude eta foro esklusibo bat ere aurkitu dezakezue.
Vital Fundazioari esker Araban Har ezazu kontrola proiektua martxan jarri dugu. Arabako DBHko ikastetxeetara goaz ikasle, guraso eta irakasleak heziketa digitalaren inguruan prestatzera. Prestaketa horiek doainik dira ikastetxeentzako.
Zure ikastetxera joatea nahi baduzu edo informazio gehiago jakin nahi baduzu, lotura hau bisitatu dezakezu, helbidera idatzi edo 622871713 telefono zenbakira deitu dezakezu.
PARTIKULARRAK ETA FAMILIAK
Prestaketetan parte hartu nahi duzu baina ez duzu elkarterik ezagutzen taldean egiteko? Lasai, banakako prestaketak ere egiten ditugu pertsona eta familientzako.
GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?
Irakaskuntza eta heziketa digitala gustokoak badituzu bidali zure kurrikuluma, handitzen ari gara eta laster jendea beharko dugu.