top of page

Kontro digitala bikotekideen artean onartuta eta normalizatuta dugun indarkeria-mota bat da. Zoritxarrez, nerabe gehienek eta heldu askok ez dute identifikatzen kontrol digitala indarkeria-modu bezela; are gehiago, askok ez dituzte identifikatzen kontrol digitaleko jarrerak eta adierazpenak, hauek nahiko extremoak diren arte.

Kontrol digitalari buruz hitz egiten denean, biktimengan jarri ohi da arreta, baita ere gu kontrolatuak ote garen begiratzen dugu eta gure bizitza digitala berreskuratzeko zer egin behar dugun ikertzen dugu. Hori ondo dago, lehenengo beti biktimei lagundu behar zaie . Baina zer gertatzen da gu bagara kontrolatzen dugunak? Askok segurtasun eza eta joera kontrolatzaileak ditugu, eta batez ere mundu digitalean, tentatuta gaude kontrol digitala deritzonaren barruan sartzen diren ekintzak egitea edo egiten ditugu. Horiek detektatzen ikasten badugu, garaiz egongo gara alderdi horiek lantzeko eta gure harremanak hobetzeko.

nire ikuspuntua

  • Idazten edo deitzen diodanean berehala erantzuten dit, oso adeitsua da

  • Nire bikotekidearen profilean sartzen naiz argitaratzen dituen argazkiak, storieak eta abar ikusteko.

  • Batzuetan nori komentatzen dion ikusten dut, nork ematen dion like, norekin jartzen den harremanetan…

  • Zer argitaratu eta zer ez argitaratzea gomendatzen diot, gaizki dagoen zerbait argitaratuta badu, kentzeko eskatzen diot.

  • Batzuetan, elkarrekin ikusten ditugu beste pertsona batzuekin izaten dituen elkarrizketa pribatuak.

  • Bere sare sozialen pasahitza eta bere telefonoaren kodea ezagutzen ditut, konfiantza dugu eta ez dugu ezer ezkutatzeko

bere ikuspuntua

  • Berehala erantzuten ez badiot, asko haserretzen da.

  • Asko sartzen da nire profilera argitaratzen dudana ikusteko

  • Nori komentatzen diodan begiratzen du, like nork ematen didan, harremanetan norekin jartzen naizen ...

  • Argitaratu ahal dudana eta ezin duana esaten dit, gustuko ez duen zerbait badago, kendu egin behar dut

  • Beste pertsona batzuekin izaten ditudan elkarrizketa pribatuak erakustera behartzen nau.

  • Ezkutatzeko ezer ez banuen, eta maitatzen banuen Instagrameko pasahitza eta telefonoaren kodea emateko esan zidan.

KONTROLA ADIERAZTEN DUTEN JARRERA GEHIAGO

  • Beti jartzen du bion argazkia bere profilean, asko maite nau

  • Linean dagoela ikusten dudanean, jakin-mina sartzen zait eta norekin ari den hizketan galdetzen diot

  • Batzuetan mezuen jakinarazpenak iristen zaizkio, eta nork idazten ari gaituen galdetzen diot

  • Denbora errealeko ubikazioa aktibatua dugu, kalera ateratzen denerako

  • Batzuetan, bere mugikorra  begiratzen dut berak erabiltzen duen bitartean, baina bera ez da konturatzen

  • Batzuetan, mugikorra hartu eta mezuak begiratzen ditut aurrean ez dagoenean (delitua)

ALERTA SEINALEAK

  • Ez baduzu ezer txarrik egin ez duzu ezer ezkutatzeko

  • Ez badidazu erakusten, zerbait ezkutatzen duzulako da

  • Ez naiz ni, zu zara 

  • Maite banazu argazki bat biluzik bidali

  • Maite banazu pasahitza eman, ez dakit zergatik ez zara fidatzen 

  • Nire bikotea zara era momentuan erantzun behar didazu 

  • Zergatik hitz emiten duzu x-ekin? 

  • Jeloskorra banaiz maite zaitudalako da

  • Argazki bat bidali nola jantzita zauden ikusteko

  • Zergatik ez duzu bien argazki bat zure profilean? Ez nauzu maite?

  • Horrela jantzita hori partekatzen baduzu gure artekoa bukatu da

Kontrol digitala arrazoi hauengatik maten da:

  • Bikotea galtzeko beldurra

  • Autoestima baxua

  • Ez dago bikotearekiko konfidantza

  • Inseguritatea eta autokonfiantza falta

  • Bakardadearen beldur izatea

  • Bikotea izateagatik informazio guztia jakiteko eskubidea duela penstatzea

Guregan kontrol jarrerak antzematen baditugu honako hau gomendatzen dugu:

  • Nere buruari galdetu zergatik nire bikoteari mugikorra/elkarrizketak begiratu nahi dizkiodan eta zer lortu nahi dudan ekintza horrekin. Garrantzitsua da gero berarekin komunikatzeko, nola sentitzen naizen azaltzeko eta batera irtenbide bat bilatzeko.

  • Zerbaitek gaizki sentiarazten banau, bikoteari esan edo galdetuko diot.

  • Engainatzen bagaitu, berdin berdin egingo du, berdin dio mugikorra begiratzen diogun edo ez. Kontrolak mesfidantza gehiago sortzen du. Konfidantza ez da lortzen sareak edo elkarrizketak kontrolatzen. 

  • Kontrola sortarazten duten ineguritatea eta gaizkiegona gainditzeko laguntza eskatzea irtenbide egoki bat da. Laguntza eskatzea azkarra izatearen seinalea da.

zer egin kontrolatuak 
bagara

Laguntza eskatu, aholkua eskatu, esan, ez gorde. Lagunekin, familiarekin, irakasleekin hitz egin. Norbaitekin hitz egin.

Bikotearekin hitz egin irtenbideak bilatzeko​.

"Ez da hainbesterako, jende askori gertatzen zaio" pentsatzea normala da baina larria da nahiz eta normalizatua dagoen. Kontrola indarkeria mota bat da.

Gogoratu ez dela zure errua.

laguntza

Genero indarkeriaren aurkako laguntza:

 

Berdintasun sailaren web orrialdea

016

WHATSAPP 600 000 016

016-online@igualdad.gob.es

Emakunde

Fundación ANAR hautzaroa eta nerabearoa babesteko fundazioa:

900 202 010

1116 111

¡Gracias por suscribirte!

bottom of page