Zibersegurtasuna

Pribatutasuna

Prestaketa honetan gure bizitza digitalaren kontrola nola lortu ikusiko dugu, eta baita ere zibergaizkileen eta erasotzaileen aldetik identidade lapurketa saiakerak nola antzeman eta haiei aurre egiten ikasiko dugu.

Gure Whatsapp-eko edo sare sozialetako solasaldiak espiatzen dutenean nola antzeman, online ditugu zerbitzuak modu egoki batean babestu ”hackeatuak” ez izateko (sare sozialak, email-a, online bankuak…) Internet modu pribatu batean erabiltzen ikasiko dugu.

Luzapena: 2 edo 4 ordu.

Talde eta enpresentzako prestaketak

 

Informazio galera, malwarea, iruzurrak, Ingenieritza sozial teknikak… ekiditzeko, langileek lanpostuan nahiz etxean jarraitu behar dituzten irizpideak. Gaur egun zibergaizkilieek badakite askoz ere errazagoa dela erabiltzaileei ziria sartzea informazioa lortzeko sistema “hackeatzea” baino, horrexegatik langileak iruzurtzera bideratzen dituzte haien ahaleginak.

Luzapena: 2 edo 4 ordu.


 

Mugikorren eta sare sozialen babesa

Gure mugikorra, bertan dugun informazioa eta sare sozialak nola babestu ikasiko dugu. Egunero ditugun arriskuak zeintzuk diren eta prebentzioa nola landu, sare sozialen bidez emate diren erasoak zeintzuk diren eta haiei modu egoki batean nola aurre egin… ikusiko dugu.

Luzapena: 2 do 4 ordu.

Hitzaldiak

 

Zibersegurtasunaren inguruan hitzaldi desberdinak eskeintzen ditugu. Hauen helburua, hitzaldi hauetan parte hartzen dutenek zibersegurtasunaren oinarrizko irizpideak menperatzea da, horrela, egunero teknologia erabiltzerakoan arrisku eta erasoei aurre egiten jakingo dute. Ikasle/Adin txikikoen sailean, heziketa digitalari buruzko hitzaldiak eta prestaketak eskeintzen ditugu, gurasoek seme-alabak teknologiaren inguruan modu egoki batean hezitzen jakiteko.

Zibersegurtasuna

Teknologia modu seguru batean erabiltzeko, malwarea eta ingenieritza soziala antzemateko, lanpostuak babesteko, dokumentoak babesteko… hitzaldiak.


Luzapena: Ordu, ordu terdi.

Ingenieritza Soziala

Ingenieritza soziala iruzur psikologikoan oinarritzen da erabiltzailea hasiera batean nahi ez zuen zerbait egiteko. Informazio pribatua emateko trikimailuak dira, hori egiten ari garela ikusi gabe. Hitzaldi honetan ohizko iruzurrak ikusten ditugu, eta antzemateko eta aurre egiteko tresnak ditugu.


Luzapena: Ordu, ordu terdi.

Delituak Interneten

Zeintzuk dira Interneten bidez ematen diren delituak? Nola ematen dira? Nola babestu gaitezke? Bazenekien ziur asko zuk ere egunero Interneten legearen kontrako jokaerak dituzula ? Hau guztia eta askoz ere gehiago hitzaldi interesgarri batean.

Luzapena: Ordu, ordu terdi.

Mugikorrak eta Sare Sozialak

Smartphone eta sare sozialen arriskuak, segurtasuna eta pribatutasun ezarpenak, desinformazioa, sexting-a, albiste faltsuak, prebentzioa…

Adin txikikoentzako eta gurasoentzako hitzaldiak ere baditugu.

Luzapena: Ordu,orduterdi.

Jazarpen digitala

Helduek ere jazarpen digitala jasaten dute. Hitzaldi honetan, jazarpen mota ohikoenak zeintzuk diren ikusiko ditugu, prebentzioa nola landu eta nola babestu gaitezkeen ere ikasiko dugu.

Luzapena: 1h 30'

Copyright Julen Linazasoro, 2012-2020

info @ macsonrisas.es

Tfn: (34) 622871713

macsonrisas

Somos muy majos y amigables

  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter - círculo blanco