Heziketa Digitala

Guraso Kontrolak
Zer dira eta zertarako balio dute
Smartphonak eta Sare Sozialak
Familia askok ez dakite zein adin den egokia nerabeei smartphona oparitzeko. Ez da erabaki erraza, goizegi egiten badugu, smartphona izateak ekartzen dituen bizipenak nerabeentzako mingarriak izan daitezke.
Gainera, gailu hauek modu egoki batean erabiltzeko eta beraien erabilpena ondorio larriak ez izateko heldutasun maila bat behar da.
Nerabeek smartphona izateko gomendatutako adina 16 urtekoa da. Zoritxarrez presio sozialak eragiten du 12-13 urtekin (batzutan gazteagoak) askok jada mugikorra erabiltzea, guztiak arriskuan jarriz.
Sare Sozialek erabilpen kontratuan ezartzen dute horiek erabiltzeko adina 13 - 14 urtekoa dela eta gazteagoak direnek ezin dituztela erabili. Adin muga berdina erabiltzen da WhatsApp, Youtube eta email-a erabiltzeko.
Adin minimo hauek oso landuta daude eta horrela egiten da mugikorrak eta sare sozialak tresna arriskutsuak direlako eta 13-14 urte dituztenak baino gazteagoak direnak ez daudelako prestatuta tresna horiek modu egoki batean erabilteko. Erabiltzen dituztenean arrisku handiak daude.
Tablet eta ordenagailuak
Tablet eta ordenagailuen erabilpena askoz ere gazteagoak direnean hasten da. Erabilpen egokia egiteko, ingurugiro teknologikoa kontrolatzea gomendatzen dugu (haurrentzako ordenagailu kontuak, kiddle.co bezelako bilatzaileak erabili, youtube kids erabili, guraso kontrolak ezarri...) Kontrol maila haurren adinaren arabera erabakiko dugu.
Baita ere gomendattzen da tablet eta ordenagailuak familia osoarentzako izatea, ez haurrentzako bakarrik. Modu honetan gauzak elkarbanatzen ikasiko dute eta errazagoa da erabilpen denborak eta arau orokorrak ondo zehaztea.
Komeni da txikitatik arauak izatea, batez ere erabilpen denbora arauak eta erabilpen toki arauak. Erabiltzeko egongela, sukaldea... guztiak egoten garen lekuak gomendatzen dira bakarrik ez egoteko. Horrela gertatzen denean edo eroso ez daudenean konturatuko gara eta beti joan gaitezke zer moduz doazen galdetzera eta egiten ari direna ikustera.
Txikitatik gailu hauek beraiekin batera erabiltzea gomendatzen da, gai honen inguruan konfidantza lantzeko eta ez gauza desegokiak egiten edo ikusten dituztenean modu lasai batean erantzuten saiatu behar gara, garrasi egin beharrean edo hasarretu beharrean, beraiekin hotz eginez eta modu egoki batean erabiltzen erakutsiz. Bestela zeozer gertatzen bada ez dira zuengana joango laguntza eske.
TRESNA HORIEK ERABILTZEKO PRESTAKETAREN BAT DAGO?
Hoberena txikitatik heziketa digitala ematea da Internet eta teknologia berrien inguruan, baina nahiz eta hau horrela izan, familiei gomendatzen dieguna smartphona eta Sare Sozialak erabiltzen hasi baino lehen prstaketa bat egitea da.
Adibidez, familia batzuk egiten dutena hau da: Nerabearekinhitz egin eta esaten diete hilabete bat barru, bi hilabete barru (familia bakoitzak erabakitzen du denbora) smartphona izango duela, baina hori baino lehen astero, astebururo (maiztasuna familiak erabakitzen du) guztiak batera eseriko zaretela eta gai desberdinen inguruan hitz egingo duzutela ondo prestatzeko. Nerabeek badakite teknologia berriak erabiltzen, hori eza da izango gaia, arazoa da ez dakitela teknologia berriak erabiltzearen ondorioak zeintzuk diren.
Gai hauen inguruan hitz egitea gomendatzen da: Arrastro digitala, netiketa (sare sozialetan solasteko irizpideak), smartphonaren erabilpen egokia, sare sozialetako arriskuak eta nola landu prebentzioa, zer egin arazoak badituzte (online erasoak jasaten badituzte, helduak beraiekin kontaktuan jartzen badira, argazki intimoak bidaltzen badituzte eta zabaltzen badira edo sextorsionatzen badituzte, smartphona infektatzen bada), Interneten dagoen informazio faltsua eta nola desberdindu, web orrialde arriskutsuak...
Paktu familiar bat egitea komeni da eta bertan erabilpen orduak, erabilpen irizpideak... adostea. Paktua familiako guztiek betetzea komeni da hobe funtzionatzeko.
Ideia hona izan daiteke nerabeek ikasi duten zeozer gurasoei azaltzea momentu desberdinetan (astean behin, bi astero behin...) edo teknologia gabeko ekintzak ere prestatzea oreka mantentzeko.
Beti ere, gure hitzaldietara etor zaitezkete, edo guri ikastetxeetara nerabeekin edo guraso elkarteekin hitz egitera joateko deitu.
GAZTEEKIN HEZIKETA DIGITALARI BURUZ HITZ EGITEKO BALIABIDEAK:
Pelikula, telesai eta dokumentalak
GURASO KONTROLAK
Smartphone, tablet eta ordenagailuak:
Family Link
Kaspersky Safe Kids
Qustodio
Screen Time
Eset Parental Control
...
Nola erabiltzen diren jakiteko enpresa bakoitzaren web orrialdera joan gaitezke, Google-en bilaketa bat egin dezakegu "Guraso kontrolak + enpresaren izena" ipiniz edo Youtuben bideoak bilatu ditzakegu.
iOS-en barne erosketak kudeatu
Android-en barne erosketak kudeatu
INCIBE-REN guraso kontrolen dokumentua ikusi

GURASO KONTROLAK
Bideokonsolask
Bideokonsola guztiek guraso kontrolak instalatuak dituzte.
Nola erabiltzen diren jakiteko enpresa bakoitzaren web orrialdera joan gaitezke, Google-en bilaketa bat egin dezakegu "Guraso kontrolak + bideokonsolaren izena" ipiniz edo Youtuben bideoak bilatu ditzakegu.

GURASO KONTROLAK
Telebista iteligenteak eta streaming zerbitzuak:
Guztiek guraso kontrolak instalatuak dituzte.
Nola erabiltzen diren jakiteko enpresa bakoitzaren web orrialdera joan gaitezke, Google-en bilaketa bat egin dezakegu "Guraso kontrolak + enpresaren izena" ipiniz edo Youtuben bideoak bilatu ditzakegu.
BESTE KONTROL BATZUK
Google-en bilaketa segurua aktubatu dezakegu eta Youtube-en bilaketa mugatua aktibatu dezakegu. Hauek aktibatzerakoan egiten ditugun bilaketen emaitzak filtratuak ikusiko ditugu.
13 urte baino gutxiago dituztenentzat Youtube Kids dago.
Haurrentzako bilatzaileak erabili ditzakegu eta hasiera orrian ipini haurrek erabiltzeko:
Kiddle.co
Bunis.org
EN CONSTRUCCIÓN