top of page
Sphere on Spiral Stairs
MirentxuGoikoetxeaFotografa678520791-2.jpg

Julen Linazasoro

Sortzailea

 

Argazkia: Mirentxu Goikoetxea @mirentxu:_goikoetxea_fotografa

macsonrisas marka 2010ean sortu nuen, pertsonei gailuei ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzeko. Geroago, teknologia eta Internet erabiltzean guztiok izan ditzakegun arriskuak egiaztatzean, zibersegurtasunean espezializatu nintzen, eta banakakoei zein enpresei segurtasun-jarraibideak irakasten hasi nintzen, informazioa eta gailuak babesteko.

Gizarte lanak ikasi nituen, eta nire bizitza profesionalaren zatirik handiena haurrekin eta nerabeekin lanean eman dut. 2014an, adingabeek Interneten duten babesgabetasuna eta haientzat dauden arriskuak egiaztatzean, nire burua gehiago prestatzen hasi nintzen helburu bakar batekin: Haur eta nerabeen babesa mundu digitalean. Horretarako familiei, irakasleei eta ikasleei eskolak ematen hasi nintzen gailu digitalak erabiltzean behar bezala babesteko eta pantailak, bideojokoak, sare sozialak eta, oro har, Internet erabiltzerakoan, kontzienteki eta modu seguruand erabiltzen hasteko.

2019ko uztailean, Wema Corp enpresa sortu nuen profesional gehiago kontratatzeko eta egiten ari nintzen lana handitzeko, bereziki mundu digitalean adingabeak babestera bideratuz.

Gaur egun, macsonrisas Wema Corp-en hezkuntza digitaleko marka da. macsonrisas-en helburu nagusia adingabeak mundu digitalean babestea da. Bigarren helburua mundu digitala leku hobea, lagunkoiagoa eta seguruagoa bihurtzea da, guztiontzat, baina batez ere belaunaldi berrientzat.

Mundu hobea eraikitzea posible da, seguruagoa, zintzotasun, elkartasun eta eskuzabaltasun balio sendoak dituena, eta parte hartu dezakegula hori lortzeko.

Mundu horren sorkuntzan lagundu nahi duzu?

bottom of page