Heziketa Digitala

Hitzaldiak eta saioak
Presentzialak, online eta mistoak
Heziketa digitala ikastetxeetan
Ikasleentzako saioak
Saio edo tailer hauen helburua ikasleek, sare sozialen, online jolasen eta smartphonen erabilera seguruagoa eta konszienteagoa egitea da. Lehen hezkuntzan jolas eta ekintza desberdinak erabiliz, eta DBHtik aurrera hitzaldi formatoan teknologia hauek dituzten arriskuak eta erabilera desegokiak dakartzan ondorioak zeintzuk diren azaltzen ditugu eta prebentzioa nola landu daitekeen erakusten dugu.
Beste gai batzuen artean honako hauek jorratzen ditugu: Interneteko ezezagunak eta pribatutasuna, grooming-a, sexting eta sextorsioa, malwarea eta ingenieritza soziala, fake news eta gezurrak interneten, ziberjazarpena edo ziberbullyinga eta toxizitatea, bikotean kontrola bortizkeria mota bezela, sare sozialen, zibersegurtasuna... Heziketa digitalen inguruko saio hauek ere, ikasleek jasan ditzaketen ziberjazarpena edo ziberbullyinga, grooming-a (pederasten gerturapen eta manipulazioa), sextorsioa edo bestelako arazoak detektatzeko balio dute.
Ikastetxeetara hurbiltzen gara eta saioak haurren adinetara moldatzen ditugu.
Lehen Hezkuntzako 3gn mailatik aurrera. LH - DBH - LANBIDE HEZIKETA - BATXILLERRA - UNIBERTSITATEA.
Euskera eta gaztelera.
55 min ikastordu bat
Prestaketak presentzialak egiten ditugu. LHn gelaz gela joaten gara eta DBHn hitzaldiak gelak elkartzen egiten ditugu.
