top of page

Heziketa Digitala

Psicoterapia

Sare Sozialak eta osasun mentala

Sare sozialen gehiegizko erabilerak eta ikuspegi kritikorik ez izateak eragin negatiboa izan dezakete
gure osasun mentalean

Sare sozialek on egiten digute?​


Sare sozialen izaerak berak, haien negozio-ereduak, desinformazioa, polarizazioa, gorputz "perfektuen" etengabeko hedapena eta adikzioa sustatzea eragiten ditu. Gainera, pertsona askok, nerabezaroan batez ere, autoestimua garatzen dute besteek haien itxuraren inguruan dute iritziaren arabera. Horretaz gain influencer-ek zoriontasuna glamour-arekin lotu dute, jende askok like-ak onarpen-ikurtzat hartzen dituzte, gaur egungo edertasun-kanonen antzekoak diren gorputzak eta aurpegiak like gehiago dituzte, haien irudiak argitaratzen dituzten erabiltzaile gehienek filtroak erabiltzen dituzte zimurrik edo pikorrik gabeko azala, hortz zuriak, begi politagoak... erakusteko eta horrela like gehiago izateko, TikTok sarearen edukiaren % 44 pisu-galerarekin lotuta dago, erabiltzaile askok influencer bihurtzea helburu dute "lanik egin gabe dirua irabazteko" eta famatuak izateko, haien irudia argitaratzen duten pertsona gehienek nolabait irudia manipulatzen dute like gehiago izan ditzan... Horren guztiaren ondorioz, sare sozialetako erabiltzaileek autoestimu jeitsiera, antsietatea, elikadura-desordenak, adikzioak, depresioak eta bestelako nahasmendu edo gaixotasun mentalak garatu ditzakete.    


Gehiegizko erabilerak ere nahasmendu eta gaixotasun mental horiek agertzea bultzatu dezake. Sare sozialak modu osasungarriagoan erabiltzeko aholkuak uzten dizkizuegu.

EGITEN DITUZUN GALDERAK ALDATU

"Sare sozial hau gustokoa dut?"

galdetu beharrean "Nola sentiarazten nau?" galdetu dezakegu.

Askotan oso esperientzia negatiboak izaten ditugu sare sozial batzuetan, baina oraindik ere erabiltzen ditugu, beste pertsona batzuek erabiltzen dituztelako.

Konturatzen bagara denbora gehienean sare sozial batek gaizki sentiarazten gaituela, erabiltzeari utz diezaiokegu eta denbora hori  hobeto sentiarazten gaituen beste zerbait eginez inbertitu dezakegu.

ERABILERA DENBORA KONTROLATU

Sistema eragile guztiek aukerak ekartzen dituzte smartphonea eta aplikazio bakoitza zenbat denboraz erabiltzen ditugun jakiteko. Zenbat denbora erabiltzen ditugun jakitean, erabilera-denbora murrizten has gaitezke.

Gure smartphonearekin datozen "ez molestatu" aukerak ere erabil ditzakegu une zehatzetan jakinarazpenak isilarazteko: gidatzean, atseden hartzean, otorduetan...

GAIZKI SENTIARAZTEN DIZUTEN KONTUAK JARRAITZEARI UTZI

Askotan, kontu batek gaizki sentiarazi gaitzake; izan ere, zerbait argitaratzen duen bakoitzean frustrazioa sentitzen dugu gure bizitzarekin konparatzerakoan, inbidia sentitzen dugu, triste jartzen gaitu, haserretu egiten gara...

Horrela identifikatzen baditugu, kontu horiek jarraitzeari utz diezaiokegu, eta geure buruarekin ondo sentiarazten gaituzten kontuak jarraitu ditzakegu.

ESPIRITU KRITIKOA GARATu

Sare sozialetan ikusten dugun guztia ez da erreala, eta glamourra ez da zoriontasunaren parekoa.
 

Gure burua zaintzeko, ikusten dugunarekin eta sare sozialetan jarraitzen ditugun pertsonekin espiritu kritikoa garatzea garrantzitsua da.

Ez du zentzurik gure bizitzak sare sozialetan ikusten ditugunekin alderatzeak, batez ere pertsona ospetsuenekin edo "influencer"ekin.

GAILU GABEKO MOMENTUAK SORTU

Egunaren zatirik handiena modu batera edo bestera konektatuta ematen dugu: sare sozialak, serieak, irratia, musika, jokoak, Youtube, "Podcast"ak, albisteak, telebista...

Gailurik gabeko uneak sortu, ahal bada beste pertsona batzuekin zaudenean ere.

 

Eskaini zaitez zure buruarekin egoteko uneak, egunero ditugun bizipen guztiak barneratzeko eta nola zauden jakin ahal izateko.

NOTIFIKAZIOAK

Aukeratu mezularitzako app bat, gehienetan harekin komunikatzen zarena, eta desaktibatu gainerako app eta sare sozialetako notifikazioak.
 

Notifikazioak gure arreta erakartzeko modu bat dira, pantailei itsatsita egoteko.
 

Hartu kontrola eta aukeratu noiz konektatu nahi duzun.

GAILU BAKAR BATETIK KONEKTATU

Gaur egun, Internetera konektatu gaitezke, jakinarazpenak jaso... hainbat gailu erabiliaz: ordenagailuak, smartphoneak, tabletak, erlojuak, autoak...

Aukeratu gailu bakarra sare sozial bakoitzera konektatzeko.

UTZI APP TOXIKOAK ASTEBETEZ ERABILTZEARI

App toxikoenak, okerren sentiarazten gaituztenak, Snapchat, Instagram eta TikTok dira.

Astebetez erabiltzeari utzi eta nola sentitzen zaren ikusi ezazu.

Guraso, irakasle, ikasle eta hezkuntza-zentroentzako ziberdelituen inguruko baliabide gehiago aurki ditzakezu guraso eta irakasleentzako baliabideen atalean: Zer ekintza diren ziberbullying-a, sare sozialetan gehien egiten diren ziberdelituak...

¡Suscríbete a la newsletter y sé el primero en enterarte!

¡Gracias por suscribirte!

bottom of page