Arreta psikologikoko zerbitzu bat eskaintzen dugu haur, nerabe eta helduentzat. Sare sozialekin, online jokoekin eta, oro har, Internetekin lotutako arazoak pairatzen ari diren edo pairatu dituztenei, laguntza profesionala eta kudeaketa tresnak eskeintzen dizkiegu.
Euskaraz eta gaztelaniaz.
Nola egiten dugu lan
HAURRAK
13 urtetik beherakoen etxera joaten gara, etxeko lasaitasunetik irten beharrik izan ez dezaten
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa
Laguntza behar duten Lehen Hezkuntzako haurrek %50eko beherapena dute.
NERABE ETA HELDUAK
Saioak online egiten ditugu, bezeroek etxetik atera beharrik izan ez dezaten
Nerabeekin eta helduekin egiten diren saioek ez dute muga geografikorik, online egiten baititugu
Laguntza behar duten nerabeek %30eko beherapena dute.
ZER LANTZEN DUGU
JAZARPEN DIGITALA
ADIKZIOA
Sare sozialak, online jolasak, pornografia, streaming zerbitzuak, online erosketak..
ONLINE APUSTUAK
IRUZURRAK, IDENTITATE ORDEZKAPENAK
DEPRESIOA, ANSIETATEA
...
KOKAPENA ETA KONTAKTUA
Nerabeekin edo helduekin aurrez aurreko arreta nahi duten pertsonek Gasteizen egin ditzakete saioak
Informazio gehiago jakiteko, tarifak ezagutzeko edo hitzordu bat erreserbatzeko
atencion@macsonrisas.es helbidera idatzi, 671526301 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp bat bidali dezakezue
Sare sozialak erabiltzerakoan gure osasun mentala zaintzeko jarraibideak
EGITEN DITUZUN GALDERAK ALDATU
"Sare sozial hau gustokoa dut?"
galdetu beharrean "Nola sentiarazten nau?" galdetu dezakegu.
​
Askotan oso esperientzia negatiboak izaten ditugu sare sozial batzuetan, baina oraindik ere erabiltzen ditugu, beste pertsona batzuek erabiltzen dituztelako.
Konturatzen bagara denbora gehienean sare sozial batek gaizki sentiarazten gaituela, erabiltzeari utz diezaiokegu eta denbora hori hobeto sentiarazten gaituen beste zerbait eginez inbertitu dezakegu.
ERABILERA DENBORA KONTROLATU
Sistema eragile guztiek aukerak ekartzen dituzte smartphonea eta aplikazio bakoitza zenbat denboraz erabiltzen ditugun jakiteko. Zenbat denbora erabiltzen ditugun jakitean, erabilera-denbora murrizten has gaitezke.
Gure smartphonearekin datozen "ez molestatu" aukerak ere erabil ditzakegu une zehatzetan jakinarazpenak isilarazteko: gidatzean, atseden hartzean, otorduetan...
GAIZKI SENTIARAZTEN DIZUTEN KONTUAK JARRAITZEARI UTZI
Askotan, kontu batek gaizki sentiarazi gaitzake; izan ere, zerbait argitaratzen duen bakoitzean frustrazioa sentitzen dugu gure bizitzarekin konparatzerakoan, inbidia sentitzen dugu, triste jartzen gaitu, haserretu egiten gara...
Horrela identifikatzen baditugu, kontu horiek jarraitzeari utz diezaiokegu, eta geure buruarekin ondo sentiarazten gaituzten kontuak jarraitu ditzakegu.
ESPIRITU KRITIKOA GARATu
Sare sozialetan ikusten dugun guztia ez da erreala, eta glamourra ez da zoriontasunaren parekoa.
Gure burua zaintzeko, ikusten dugunarekin eta sare sozialetan jarraitzen ditugun pertsonekin espiritu kritikoa garatzea garrantzitsua da.
Ez du zentzurik gure bizitzak sare sozialetan ikusten ditugunekin alderatzeak, batez ere pertsona ospetsuenekin edo "influencer"ekin.
GAILU GABEKO MOMENTUAK SORTU
Egunaren zatirik handiena modu batera edo bestera konektatuta ematen dugu: sare sozialak, serieak, irratia, musika, jokoak, Youtube, "Podcast"ak, albisteak, telebista...
Gailurik gabeko uneak sortu, ahal bada beste pertsona batzuekin zaudenean ere.
Eskaini zaitez zure buruarekin egoteko uneak, egunero ditugun bizipen guztiak barneratzeko eta nola zauden jakin ahal izateko.
NOTIFIKAZIOAK
Aukeratu mezularitzako app bat, gehienetan harekin komunikatzen zarena, eta desaktibatu gainerako app eta sare sozialetako notifikazioak.
Notifikazioak gure arreta erakartzeko modu bat dira, pantailei itsatsita egoteko.
Hartu kontrola eta aukeratu noiz konektatu nahi duzun.
GAILU BAKAR BATETIK KONEKTATU
Gaur egun, Internetera konektatu gaitezke, jakinarazpenak jaso... hainbat gailu erabiliaz: ordenagailuak, smartphoneak, tabletak, erlojuak, autoak...
Aukeratu gailu bakarra sare sozial bakoitzera konektatzeko.
UTZI APP TOXIKOAK ERABILTZEARI ASTEBETEZ
App toxikoenak, okerren sentiarazten gaituztenak, Snapchat, Instagram eta TikTok dira.
Astebetez erabiltzeari utzi eta nola sentitzen zaren ikusi ezazu.